2016(e)ko urtarrilaren 20(a), asteazkena

PERRETXIKOEN MUNDUA 

Pasadan abenduan 5. mailako ikasleak onddo eta perretxekoen inguruan informazioa bilatu eta ikertuz, hainbat gauza ikasi eta beste hainbeste bitxikeria ere aurkitu genituen. Informazioa biltzen eta aztertzen genuen bitartean gutariko askok basoetan bildutako mota ezberdinetako perretxikoak ekarri zituzten gelara eta esposaketa ederra antolatu genuen pasabidean!

Bi esperimentu ere egin genituen, perretxikoen ugalketa prozesurako beharrezkoak diren esporak ikusteko eta perretxikoen deshidratazioa eta hidratazioa aztertzeko.

Azkenik, aurkezpentxo bat prestatu genuen ikasitako guztiarekin eta 6.mailako ikaskideentzako. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina