2016(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

MUNDUKO MAPA EZAGUTZEN


Gure klasekook mapa mundi bat egin dugu munduko banderekin. Ere kapitalak ipini ditugu ikasteko eta oso polita geratu zaigu. Oso zaila izan zen egitea, baina egin dugu, eta zuek ere egin ahal duzue. Egin genuen, banderak eta kapitalak interneten begiratzen.


Idazlea: Endika Pérez

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

HITZA - PASA

Kaixo danori! 5.B mailako  ikasleek "Pasapalabra" programaren antzeko zerbait egin dugu euskarako jolas moduan. Aste bakoitzean bat jarriko dugu, espero dugu guztiok asmatzea. Ausartzen zarete egitera?




A- Gure gorputza babesten duen geruza bat da-
B- Eztabaida handi bat. Jotzera iritsi zaitezke-
D- Hotz asko daukazunean zeure gorputzak egiten du-
E- Animaliak hiltzera joaten zarenean-
F- Animaliak beste modu batera deitu-
G- Gorputzaren atal oso garrantzitsu bat, indarra egitean lantzen ditugu-
H- Gorputzaren beste atal oso garrantzitsu bat, apurtu daitezkeela-
I- Ikasten den lekua-
J- Zer jaten duzu?-
K- Barre egiten duzu zure gorputzaren atal batzuk ukitzean, zer da?-
L- Fruitu bat oso garratza dena-
M- Ez dakizunean non zauden nigan bilatzen duzu-
N- Nola deitzen zaio planeta bati oso txikia denean?-
O- Zeruan euria eta eguzkia batzean, zer egiten da?-
P- Oso ondo pasatu-
R- Margotzen du eta ez da kentzen (r barnean dauka)-
S- Zer amatatzen dute suhiltzaileek-
T- Plastikan egiten dena-
U- Hurbilaren antonimoa-
X- Barruan liburuak eta koadernoak daude, eskolara eramaten duzu (x barruan dauka)-
Z- Eserita ez zaude ezta etzanda ere ez, nola zaude?-
TX- Animalia hegaztia-
TS- Animalia honek ulu egiten du (ts barruan dauka)-
TZ- Zura lantzen duen pertsona (tz barruan dauka)-



Itxasne eta Roni

2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

FIMO ESKULANAK! ETORRI ETA IKUSI!

Aurtengo gabonetan Olentzero eta Maridomingik ekarritako opariarekin hainbat eskulan egiten hasi gara Fimoarekin hain zuzen. Fimoa koloretako masa antzeko bat da eta labean sartuz gero, gogor -gogor geratzen da.

Gauza sinpleekin hasi ginen baina gutxinaka trebatzen joan gara eta badaukagu Fimoz egindako beste hainbeste bitxi: giltzariak, figuratxoak, belarritakoak, pultserak,... Opari bikaina familiakoentzat! Eta agian merkadutxo bat jarri genezake hurrengo batean....

 ETORRI ETA IKUSI!!!!!!!!!!!!!






Idazlea: Aizea Ruiz

EUSKARAREN JOLASA

5. mailako ikasleak euskarako jolasarekin hasi gara 3. hiruhilabetean. Alde batetik, txartelen jolasa, eta bestetik asteroko asmakizunena da.

Txartelen jolasa euskaraz gehiago hitz egiteko egiten dugu; hau da, gaztelaniaz hitz egiten ba duzu entzuten dizunari txartel bat eman behar diozu. Txartel gehiago daukana irabazlea da. 

Bigarren jolasa asmakizunena da. Astero gure irakasleak jartzen digu asmakizun bat eta gu saiatu behar gara asmatzen. Bestalde, guk ere asmakizun edo jolas desberdinak sortzen ari gara! gurutzegramak edota "Pasapalabra" bezalako roskoiak!

Hona hemen lehenego asteetako asmakizunak. Asmatzen saiatu nahi?!!!




Idazlea: Aimar Garcia

2016(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

EGUTEGI PERTSONALIZATUAK

Bosgarren mailan egutegi pertsonalizatuak egin ditugu. Lehenengo ordenagailuan 2016. urteko egutegia sortu dugu eta lagun eta familiaren urtegun datak jarri ditugu .Ondoren, kartulinetan itsasi eta apaindu ditugu kolorezko soka, brillantinadun kartulina eta beste hainbeste apaingarrirekin. Azkenik, dena montatu dugu eta... horra hor gure mahai- egutegi pertsonalizatuak! Ia gustoko dituzuen....









Albistearen idazlea: Roni 

2016(e)ko martxoaren 19(a), larunbata

EGUZKI SISTEMA IKERTZEN: MAKETA

Bigarren hiruhilabetean Eguzki Sitemaren inguruan ikertzen ibili gara eta hainbat informazio eta datu interesgarri bildu eta ikasi ditugu. Honen maketa bat ere egin dugu zuoi aurkezteko. Horra hor gure aurkezpenak. Espero dugu gustuko izatea eta guk bezainbeste ikastea!









URTEBETETZEAK OSPATZEN

Ostiralean, 2. hiruhilabeteko urtebetetzeak ospatzeko merendola bat egin genuen gelan. Hiruhilekoa amaitzeko modu polita! 




Eguna iritsi da
ta ospatu beharra
Hauxe da guk daukagun
opari bakarra
Baina gaurko  honetan
zeu zara izarra
Jaso gure partetik
txalo zaparrada.


MILA ZORION 5.mailako ikasle eta irakasleen partez! 
Egun polita izan dezazula!!

2016(e)ko urtarrilaren 20(a), asteazkena

PERRETXIKOEN MUNDUA 

Pasadan abenduan 5. mailako ikasleak onddo eta perretxekoen inguruan informazioa bilatu eta ikertuz, hainbat gauza ikasi eta beste hainbeste bitxikeria ere aurkitu genituen. Informazioa biltzen eta aztertzen genuen bitartean gutariko askok basoetan bildutako mota ezberdinetako perretxikoak ekarri zituzten gelara eta esposaketa ederra antolatu genuen pasabidean!

Bi esperimentu ere egin genituen, perretxikoen ugalketa prozesurako beharrezkoak diren esporak ikusteko eta perretxikoen deshidratazioa eta hidratazioa aztertzeko.

Azkenik, aurkezpentxo bat prestatu genuen ikasitako guztiarekin eta 6.mailako ikaskideentzako.