2016(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

MUNDUKO MAPA EZAGUTZEN


Gure klasekook mapa mundi bat egin dugu munduko banderekin. Ere kapitalak ipini ditugu ikasteko eta oso polita geratu zaigu. Oso zaila izan zen egitea, baina egin dugu, eta zuek ere egin ahal duzue. Egin genuen, banderak eta kapitalak interneten begiratzen.


Idazlea: Endika Pérez

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

HITZA - PASA

Kaixo danori! 5.B mailako  ikasleek "Pasapalabra" programaren antzeko zerbait egin dugu euskarako jolas moduan. Aste bakoitzean bat jarriko dugu, espero dugu guztiok asmatzea. Ausartzen zarete egitera?




A- Gure gorputza babesten duen geruza bat da-
B- Eztabaida handi bat. Jotzera iritsi zaitezke-
D- Hotz asko daukazunean zeure gorputzak egiten du-
E- Animaliak hiltzera joaten zarenean-
F- Animaliak beste modu batera deitu-
G- Gorputzaren atal oso garrantzitsu bat, indarra egitean lantzen ditugu-
H- Gorputzaren beste atal oso garrantzitsu bat, apurtu daitezkeela-
I- Ikasten den lekua-
J- Zer jaten duzu?-
K- Barre egiten duzu zure gorputzaren atal batzuk ukitzean, zer da?-
L- Fruitu bat oso garratza dena-
M- Ez dakizunean non zauden nigan bilatzen duzu-
N- Nola deitzen zaio planeta bati oso txikia denean?-
O- Zeruan euria eta eguzkia batzean, zer egiten da?-
P- Oso ondo pasatu-
R- Margotzen du eta ez da kentzen (r barnean dauka)-
S- Zer amatatzen dute suhiltzaileek-
T- Plastikan egiten dena-
U- Hurbilaren antonimoa-
X- Barruan liburuak eta koadernoak daude, eskolara eramaten duzu (x barruan dauka)-
Z- Eserita ez zaude ezta etzanda ere ez, nola zaude?-
TX- Animalia hegaztia-
TS- Animalia honek ulu egiten du (ts barruan dauka)-
TZ- Zura lantzen duen pertsona (tz barruan dauka)-



Itxasne eta Roni

2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

FIMO ESKULANAK! ETORRI ETA IKUSI!

Aurtengo gabonetan Olentzero eta Maridomingik ekarritako opariarekin hainbat eskulan egiten hasi gara Fimoarekin hain zuzen. Fimoa koloretako masa antzeko bat da eta labean sartuz gero, gogor -gogor geratzen da.

Gauza sinpleekin hasi ginen baina gutxinaka trebatzen joan gara eta badaukagu Fimoz egindako beste hainbeste bitxi: giltzariak, figuratxoak, belarritakoak, pultserak,... Opari bikaina familiakoentzat! Eta agian merkadutxo bat jarri genezake hurrengo batean....

 ETORRI ETA IKUSI!!!!!!!!!!!!!






Idazlea: Aizea Ruiz

EUSKARAREN JOLASA

5. mailako ikasleak euskarako jolasarekin hasi gara 3. hiruhilabetean. Alde batetik, txartelen jolasa, eta bestetik asteroko asmakizunena da.

Txartelen jolasa euskaraz gehiago hitz egiteko egiten dugu; hau da, gaztelaniaz hitz egiten ba duzu entzuten dizunari txartel bat eman behar diozu. Txartel gehiago daukana irabazlea da. 

Bigarren jolasa asmakizunena da. Astero gure irakasleak jartzen digu asmakizun bat eta gu saiatu behar gara asmatzen. Bestalde, guk ere asmakizun edo jolas desberdinak sortzen ari gara! gurutzegramak edota "Pasapalabra" bezalako roskoiak!

Hona hemen lehenego asteetako asmakizunak. Asmatzen saiatu nahi?!!!




Idazlea: Aimar Garcia