5. mailako ikasleak euskarako jolasarekin hasi gara 3. hiruhilabetean. Alde batetik, txartelen jolasa, eta bestetik asteroko asmakizunena da.
Txartelen jolasa euskaraz gehiago hitz egiteko egiten dugu; hau da, gaztelaniaz hitz egiten ba duzu entzuten dizunari txartel bat eman behar diozu. Txartel gehiago daukana irabazlea da.
Bigarren jolasa asmakizunena da. Astero gure irakasleak jartzen digu asmakizun bat eta gu saiatu behar gara asmatzen. Bestalde, guk ere asmakizun edo jolas desberdinak sortzen ari gara! gurutzegramak edota "Pasapalabra" bezalako roskoiak!
Hona hemen lehenego asteetako asmakizunak. Asmatzen saiatu nahi?!!!
Idazlea: Aimar Garcia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina