2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

HITZA - PASA

Kaixo danori! 5.B mailako  ikasleek "Pasapalabra" programaren antzeko zerbait egin dugu euskarako jolas moduan. Aste bakoitzean bat jarriko dugu, espero dugu guztiok asmatzea. Ausartzen zarete egitera?




A- Gure gorputza babesten duen geruza bat da-
B- Eztabaida handi bat. Jotzera iritsi zaitezke-
D- Hotz asko daukazunean zeure gorputzak egiten du-
E- Animaliak hiltzera joaten zarenean-
F- Animaliak beste modu batera deitu-
G- Gorputzaren atal oso garrantzitsu bat, indarra egitean lantzen ditugu-
H- Gorputzaren beste atal oso garrantzitsu bat, apurtu daitezkeela-
I- Ikasten den lekua-
J- Zer jaten duzu?-
K- Barre egiten duzu zure gorputzaren atal batzuk ukitzean, zer da?-
L- Fruitu bat oso garratza dena-
M- Ez dakizunean non zauden nigan bilatzen duzu-
N- Nola deitzen zaio planeta bati oso txikia denean?-
O- Zeruan euria eta eguzkia batzean, zer egiten da?-
P- Oso ondo pasatu-
R- Margotzen du eta ez da kentzen (r barnean dauka)-
S- Zer amatatzen dute suhiltzaileek-
T- Plastikan egiten dena-
U- Hurbilaren antonimoa-
X- Barruan liburuak eta koadernoak daude, eskolara eramaten duzu (x barruan dauka)-
Z- Eserita ez zaude ezta etzanda ere ez, nola zaude?-
TX- Animalia hegaztia-
TS- Animalia honek ulu egiten du (ts barruan dauka)-
TZ- Zura lantzen duen pertsona (tz barruan dauka)-



Itxasne eta Roni

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina